Jaurlaritza ados jarri da Aldundiarekin Luiaondotik Salbioko geralekura bitarteko parke-tartea finantzatzeko.

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko ira. 1a, 13:24

Atzo egindako batzarrean, Gobernu Kontseiluak Arabako Aldundiarekin hitzarmena egitea adostu du Nerbioko Parke Linealaren beste tarte bat eraikitzeko. Jaurlaritzak eta Aldundiak erdibana ordainduko dituzte 3 milioi euro.

Atzo egindako batzarrean, Gobernu Kontseiluak Arabako Aldundiarekin hitzarmena egitea adostu du Nerbioko Parke Linealaren beste tarte bat eraikitzeko. Jaurlaritzak eta Aldundiak erdibana ordainduko dituzte 3 milioi euro.

Atzo Donostiako Miramar jauregian egindako bileran Jaurlaritzak bidea zabaldu zion Arabako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatzeari, Luiaondotik Salbioraino (Amurrio) doan Nerbioiko Parke Linealaren zatiaren lanak finantzatzeko, 2012. urtera bitartean. Hitzarmenaren arabera, Jaurlaritzak urteko 500.000 euro emango ditu, eta Aldundiak milioi bat euro 2011an eta 500.000 2102an, guztira 3 milioi euro bideratuz.

Parkearen zati berri honek jarraipena emango dio jadanik eginda dagoen Gardea-Luiaondo tarteari, eta beste urrats bat da Delikatik Arakaldoraino joango den parke lineala osotzeko. Guztira parkeak 33 km izango ditu, eta momentuz lehen aipaturiko tartea baino ez dago erabilgarri. Zati berria zailtasun tekniko handikoa ei da, bost zubi eta lur azpiko pasabide bat egin behar direlako, eta horren bidez “Tubos Reunidos” enpresara eta Salbioko geralekura bidegorriz heldu ahal izatea lortuko da. Aiaraldeko PSEk bere poztasuna agertu du sinatutako hitzarmena dela-eta.

Proiektuari buruzko informazioa HEMEN

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide