ARGAZKI GALERIA: Artziniegako jaien hasiera eta "Motorearen Eguna"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko ira. 5a, 21:55

Barikuan Arteko Andra Mariren omenez ospatzen diren Artziniegako jai nagusiak hasi ziren. Goiko Plazan koadrilak elkartu ostean, bederatziak jo zutenean Builaka perkusio-taldeko kideek, Builakarov familia ijito-buhamea bihurturik, pregoiari hitza eta itxura ipini zioten, dibertsiorako, kritikarako eta gure buruak zabaltzerako deia luzatuz.

Barikuan Arteko Andra Mariren omenez ospatzen diren Artziniegako jai nagusiak hasi ziren. Goiko Plazan koadrilak elkartu ostean, bederatziak jo zutenean Builaka perkusio-taldeko kideek, Builakarov familia ijito-buhamea bihurturik, pregoiari hitza eta itxura ipini zioten, dibertsiorako, kritikarako eta gure buruak zabaltzerako deia luzatuz.

Eguraldi argi eta beroa lagun, jaien lehen zati hau oso jendetsua izan da, batez ere zapatua; ekitaldietan jende askok hartu du parte eta kontzertuetan ikusle ugari egon da, aurreko urteetan baino nabarmen gehiago. Egitarauan urteko klasikoak bihurtu diren ekitaldiez gainera, hala nola Goiko Plazako herri bazkaria edota bonbona-lasterketa, aurten "Motorearen Eguna" ospatu da, auto-lasterketetan buru-belarri eta urte luzez lanean eta konpetitzen ibili diren Artziniegako pilotuei omenaldi egiteko. Kiroldegiaren inguruan zirkuitu bat ipini zen horretarako, eta bertan, besteak beste, Gorka Llano, Asier Parro eta Josetxu Diego artziniegarrak ibili ziren erakustaldia egiten.

 

Argazkiak: Xabi Zalbide

Data: 2010eko irailak 3 eta 4

Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide