Artziniega, Antzinako Azoka ospatzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko abu. 18a, 15:22

Aurten abuztuaren azken domekan egingo da, hilak 29. Alde zaharrean berritze lanak egiten ari dira, baina ordurako amaituta egotea aurreikusten da.

Aurten abuztuaren azken domekan egingo da, hilak 29. Alde zaharrean berritze lanak egiten ari dira, baina ordurako amaituta egotea aurreikusten da.

Artziniegako hiria bere hitzordurik sonatuenetariko bat ospatzeko prestatzen ari da: hilaren 29an egingo den Antzinako edo Erdi Aroko Azoka. Aurten hamahirugarren urtez ospatuko da Artziniegan milaka lagun batzen dituen ekitaldia, eta oraingoan abuztuaren azken domekan izango da hitzordua, iaz ekainean ospatu ostean. Izan ere, aurreko urteetan eztabaida luzea egon zen Azokak jaiekin batera izatearen egokitasunaren inguruan eta 2009an erabaki zen uda aurretik egitea. Emaitzarekin gustura geratu ez eta antolatzaileek erabaki zuten aurten jaien aurreko asteburuan egitea.

Azoka, ohi lez, goizeko hamar eta erdiak inguruan zabalduko da eta ordutik aurrera alde zaharreko kale eta plazak erdi arora itzuliko dira ordu batzuetarako. Goizez animaziorik ez da faltako Builakaren danbor-hotsekin, txotxongilo, tailer, ipuin-kontalari, antzerki edota txarriaren zatitzearekin. Arratsadean, berriz, danbor-hotsek atzera ere hiria hartuko dute eta hainbat antzerki-lan ikusteko aukera egongo da. Jakina, egun osoan zehar ez dira faltako Ginesen animaliak, Barrenkaleko sutegia, hegazti harraparien erakusketa, kalakariak eta beste hainbat kontu. Bisita gidatuak egiteko aukera ere egongo da, eta gura dutenek bazkaltzeko bonoak hartu ditzakete frontoian.

Gogoratu behar da, era berean, alde zaharrean berritze lan batzuk egiten ari direla Artekalen eta Beratza aldapan, baina abuztuaren 29rako amaituta egotea aurreikusten da.

 

Egitarauaren zehetasuna guztiak HEMEN

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide