Aiarako Koadrilako aurrekontuak onartu egin dira, EAJ eta PSEren botoei esker.

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko abu. 2a, 09:48

EA eta PP abstenitu egin dira eta Ezker Abertzaleak aurkako botoa eman du. Maiatzaren 26an aurkeztutako eta atzera botatako proiektuaren oso antzekoa da.

EA eta PP abstenitu egin dira eta Ezker Abertzaleak aurkako botoa eman du. Maiatzaren 26an aurkeztutako eta atzera botatako proiektuaren oso antzekoa da.

Hainbat hilabete, desadostasun eta polemikaren ostean, Aiarako Koadrilak bere aurrekontuak onartu ditu. Maiatzaren 26an ezetz esan zioten aurrekontuen proiektuari EAJ ez beste talde politikoek, baina oraingoan, PSEren baiezko botoa eta EA eta PPren abstentzioari esker, onartu egin dira. Aurrekontuak 2,2 milioi eurokoak dira eta diru gehien (1,2 milioi) Ingurumen Sailera bideratzen da,  zaborrak batzeko zerbitzua kudeatzeko, hain zuzen ere. Gastu orokorren atalean, berriz, aldaketaren bat sartu da, finantzazioa modu proportzionalean egin dadin bost udalerrien artean, eta ez dezaten denek diru-kopuru berbera eman biztanle-kopurua kontua eduki barik, duela hilabete batzuk onartu zen bezala.

Javier Bitorika Koadrilako presidentea pozik agertu da, esanez maiatzeko ezetza EAJ “zigortzeko” eman zela eta orain aurkeztutako aurrekontuak “berdinak” direla. PSE-k, bere aldetik, arrazoiak eman ditu bere aldeko botoa justifikatzeko, eta esan du baietz esan duela “soldaten murrizketa arautzen duen Errege Dekretua aplikatu delako”,  “Koadrilaren egoitza Amurrioko Villa Fe etxean jartzeko 40.000 euro aurreikusten direlako” eta “egonkortasun instituzionalaren mesedetan”. Hala ere, PSEk uste du gauzak hobetu behar direla, tartean lanpostuei dagokienez, lanpostuen zerrenda bat eginez eta lan eskaintza publiko bat zabalduz.

Ezker Abertzalea izan da aurkako botoa eman duen bakarra. Talde horretako batzarkideek berretsi egin dute maiatzaren 26an esandakoa: ezezko botoa eman dutela, besteak beste, “gobernu-batzarra itxia delako eta ez dituelako aiarar guztiak ordezkatzen”, euskara deialdian “erabat baztertzen delako, legea urratuz eta eskubideak ukatuz” eta lanpostuen zerrendari eta eskaintza publikoari dagokienez “ostrukarena” egiten duelako gobernu-batzarrak. Horrezaz gainera azpimarratu gura izan dute onarpena “kromo-trukea” baino ez dela, eta Koadrilaren “ospe txarra eta izen galtzeari” laguntzen diola gertatutakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide