Hilabeteko atzerapenarekin, azkenik Artziniegako igerilekuak zabaldu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko uzt. 10a, 13:48

Konponketa eta egokitzapen batzuk egin behar zirela eta, irekiera asko atzeratu da.

Kroldegia oraindik itxita dago, otsaileko ziklogenesiak eragindako kalte handiak ez direlako konpondu

Konponketa eta egokitzapen batzuk egin behar zirela eta, irekiera asko atzeratu da.

Kroldegia oraindik itxita dago, otsaileko ziklogenesiak eragindako kalte handiak ez direlako konpondu

Ia hilabete igaro denean uda-denboraldiari hasiera eman zitzaionetik, azkenik zabaldu egin dituzte Artziniegako udal-igerilekuak. Izan ere, udaleko beharginak maiatza aldean denboraldirako prestaketa-lanak egitera joan zirenean, ikusi zuten konpondu beharrekoa uste baino gehiago zela, eta igerileku handiaren ertzean eta xurgatze sisteman egin behareko moldaketek luze joko zutela. Horrek guztiak, jakina, traba nabarmena sortu die erabiltzaileei, kontuan izanda, gainera, azken asteotan oso eguraldi beroa eta atsegina izan dugula.

Hau ez da izan, ostera, La Barcenako kirolgunean dagoen arazo bakarra, izan ere, Artziniegako kiroldegiak itxita jarraitzen du otsailaren 27ko ziklogenesiak eragin zituen kalteak ez direlako oraindik konpondu. Aseguru-etxeekin desadostasunak egon dira kalteak baloratzeko orduan eta, hori dela eta, sabaian eta leihoetan gertatutako triskantzak bere horretan segitzen du, eta kiroldegia zerbitzutik kanpo. Ematen du, dela dela, uda ostean konponketak hasi daitezkeela.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide