Bihartik aurrera, antzinako ibilgailuak ikusgai Artziniega Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko uzt. 8a, 10:42

Bihar, uztailak 9, Artziniega Museoaren etengabeko erakusketan XX. mendeko ibilgailuen saila zabalduko da.

Artziniegako antzinako autobusari buruzko berbaldi batekin inauguratuko da erakusketa.

Bihar, uztailak 9, Artziniega Museoaren etengabeko erakusketan XX. mendeko ibilgailuen saila zabalduko da.

Artziniegako antzinako autobusari buruzko berbaldi batekin inauguratuko da erakusketa.

Artziniegako etnografia museoak berezitasunik badu, hura eguneratzeko eta berritzeko duen asmoa eta gaitasuna da. Sortu zenetik gure iragan hurbileko ohitura eta bizimoduari arreta berezia eman gura izan dio, eta denbora gutxian asko aldatu den gizarte baten lekuko bihurtu. Ildo eta helburu horri jarraituz, XX. mende hasierako eta erdialdeko ibilgailuei buruzko sail berezia inauguratuko da. Sail hori museoaren erakusketa finkoan txertatu eta bisitari guztientzat ikusgai egongo da bihartik aurrera. Erakusketaren elementurik garrantzitsuena auto eta motoentzako tailer baten erreprodukzioa izango da, non motoak, bizikletak zein motorren zatiak eta auto eta kamioien miniaturak erakutsiko diren.

Erakusketa inauguratzeko, Miguel Martin Zurimendik berbaldia eskainiko du bihar 20:00etan Artziniegako antzinako autobus-linearen gainean. Domekan, berriz, eguerdiko hamabietatik ordu bietara ibilgailu klasikoen erakustaldia eta kontzentrazioa egingo da museoko anfiteatroan eta ondoko aparkalekuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide