Artekale moldatzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta dagoeneko azken tarteari ekin diote. Lanak direla-eta, mediku-kontsultategia lekuz aldatuko da.
Artziniegako alde zaharra berriztatzeko prozesua aurrera doa. Artekalen apirilean hasitako lanak erritmo onean doaz eta dagoeneko azken zatia moldatzen ari dira. Laster, gainera, ondoan dagoen Beratza aldapa kalean ere makinak sartuko dira; hori dela eta, kale horretan trafikoa gaur goizean moztu egin da lanok amaitu bitartean.
Horrezaz gainera, lan hauek Goiko Plazako mediku-kontsultategiari ere eragingo diote, eta uztailaren 5etik aurrera zerbitzu hau Geltoki Plazan (lehengo futbol zelaia) ezarriko da, behin behinean.