Aiarako uri buru batzarrak Garbiñe Alaña izendatu du udal hauteskundeetarako hautagai, 6 botoren aldearekin.
Atzo arratsaldean egindako bozketan, Aiarako uri buru batzarrak Garbiñe Alaña aukeratu zuen datorren urtean egingo diren udal-hauteskundeetarako hautagai. Alañak Ainhoa Campo lehengo hautagaia eta egungo alkatearen lekukoa hartuko du. Atzoko batzarrean Alañak 20 boto eskuratu zituen, eta beste hautagaiak, Gentza Alamillok, 14.
Garbiñe Alaña Erretes Lantenokoa da eta legegintzaldi honetan Aiarako udaleko zinegotzia eta ingurumen batzordeko presidentea da.