Asteburu honetan, “Okondo Euskaraz”

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko eka. 15a, 16:46

Ostiralean hasita eta igandera bitartean, euskarazko hainbat ekitaldi izango da Okondon . Araba Euskaraz jaialdira joateko autobusa jarri du udalak.

Ostiralean hasita eta igandera bitartean, euskarazko hainbat ekitaldi izango da Okondon . Araba Euskaraz jaialdira joateko autobusa jarri du udalak.

Asteburu honetan, eta “Okondo Euskaraz” lelopean, hainbat jarduera eta ekitaldi egingo dira Okondon gure hizkuntza bultzatzeko eta kalera ekartzeko asmoz. Barikuan bertan hasiko da giroa animatzen arratsaldeko bost eta erdietan egingo den askariarekin; seietan Piko Poko taldearen antzerki-emanaldiaz gozatu ahal izango da, eta azkenik, zortzietan, Okondo zabaldu berri den “Señorío de Astobiza” upeltegiak bisitatzeko aukera egongo da. Zapatuan, berriz, eguerditik aurrera triki-poteoa egingo dute herritik eta herri-bazkaria pilotalekuan. Bazkalostean, dantzan ikasi gura duenentzat dantza-tailerra egongo da, eta amaitzeko, seiak inguruan, Gorriti mitikoak abereekin duen trebezia erakutsiko du.

Domekan Agurainen ospatuko den Araba Euskaraz jaiara joateko autobusa egongo da; 9,00etan irtego da Batzoki eta Txaparrotik, eta 21,00etan itzuliko da. Izena eman behar da barikua baino lehen udaletxean bertan edo ahar deituz. Umeek 3 euro ordaindu behar dituzte eta helduek 5. Zapatuko herri-bazkarirako ere izena eman behar da, osteguna baino lehen, eta prezioa ere 3 eta 5 eurokoa da.

Horretaz gainera, eta euskararekin lotutako kontuekin jarraituz, aipatu beharra dago Okondo Udalak uztailerako hiri-udalekuak antolatu dituela aurten ere. Hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzako udalekuak dira, eta igerilekuen inguruetan egingo dira ekintza gehienak, goizeko hamerretatik ordu bata bitartean. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 25era arte eta jarduera guztiak euskaraz egingo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide