Zabalik dago Aiarako umeentzako kirol-jardueretan izena emateko epea. Uztailean zehar egingo dira eta euskaraz izango dira.
Uztailaren 1etik 30era bitartean Aiarako umeek uda kirola eginez eta euskara praktikatuz emateko aukera izango dute. Helburu horrekin Aiarako Udalak kirol-jardueren programa bat atondu du, hilabete osoan zehar Etxaurren ikastolan eta Arespalditzako ludotekan burutuko dena. Ekintza guztiak fisikoak izango dira, eta euskaraz egingo dituzte.
1998 eta 2007 bitartean jaiotako ume eta gaztetxoek hartu ahal izango dute parte, gurasoetako bat Aiaran erroldaturik badago. Izen-ematea udaletxean egin behar da ekainaren 18a baino lehen, eta ume bakoitzeko 30 euro ordaindu beharko dira. Hori bai, zenbat eta ume gehiago apuntatu, orduan eta prezio hobea egongo da: ume birentzat 40 euro eta hiru ume apuntatuz gero, 50 euro.