Gaur goizaldeko 1:00 inguruan ezezagun batzuek eraso egin diote Artziniegako posta-bulegoari. Goiko bizilagunek zarata entzun dute, jaitsi egin dira eta sua amatatzea lortu dute. Hala ere atea guztiz erre da eta eraikineko horma beltz geratu da teilaturaino. Bulegoaren barruan ez da kalterik izan.
Ertzaintzak gunea itxita eduki du goizeko 9ak arte eta polizia zientifikoa lanean ibili da.