Bi hilabeteren ostean, ziklogenesiaren ondorioak oraindik agerian.

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko api. 27a, 11:59

Xynthiak Aiaraldea astindu zuenetik 2 hilabete igaro direnean, oraindik kalte batzuk agerian daude eta laguntzak eskatzeko prozedurak zabalik. Arabako Aldundiaren arabera, 10 milioi eurotik gorako kalteak eragin zituen bat-bateko ziiklogenesiak, horietatik 3'5 Artziniegan eta beste horrenbeste Amurrion.

Xynthiak Aiaraldea astindu zuenetik 2 hilabete igaro direnean, oraindik kalte batzuk agerian daude eta laguntzak eskatzeko prozedurak zabalik. Arabako Aldundiaren arabera, 10 milioi eurotik gorako kalteak eragin zituen bat-bateko ziiklogenesiak, horietatik 3'5 Artziniegan eta beste horrenbeste Amurrion.

Gaur bete dira hilabete bi otsailaren 27an Xynthia izeneko bat-bateko ziklogenesiak gure eskualdea kolpatu zuenetik. Orduan eragindako kalteak oso handiak izan ziren, herriguneetan zein baso eta baserri-inguruan. Artziniegan eta Amurrion 3'5 milioi euroko kalteak izan ziren, Aiaran ia 3 milioikoak, Urduñan 900.000 euro inguru eta Okondon 700.000 euro eskas. Guztira 10 milioi eurotik gorako kalteak, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenaren arabera. Laudion eta Orozkon, ostera, kalteak basoetan batez ere gertatu ziren eta hor egon da diru-galerarik handiena.

Nahikoa da inguruari begiradatxo bat ematea ikusteko oraindik ere kalte horietariko asko agerian daudela, batez ere basoetan, baina baita eraikin batzuetan ere. Artziniegan esate baterako –udalerririk kaltetuenean, hain zuzen ere- kiroldegiak itxita jarraitzen du eta adituekin zenbait desadostasun egon direnez kalteen balorazioa egiteko orduan, ez dago epe laburrean zabaltzeko aurreikuspenik. Udaletxeko fatxadan eta hondatutako zenbait teilatutan ere ikusi daitezke Xynthiak eragindako kalteak. Urduñan ere badira konpondu bako teilatu batzuk, eta Traner enpresako pabiloian, adibidez, hormak zein sabaia botata daude.

Zer gertatzen da kalte hauei aurre egiteko laguntzekin? Gogoratu dezagun alde batetik aseguruen partzuergo batek bere gain hartu zuela aseguratutako ondasunak zegokien neurrian ordaintzea, haizeak otsailaren 27an hartutako abiadura 130 km ordukoa baino handiagoa izan zelako. Beste aldetik, eta horrezaz gainera, eskualdeko udalak Espainiako Gobernutik etor zitezkeen laguntzeei begira egon dira oraintsu arte. Izan ere, estatuan bada hondamendi naturalek eragindako kalteak arintzeko lege bat, premiazko laguntzak emateko prozedura zehazten duena. Lehenengo unetik erakundeak lege horretaz baliatzeko aukera aztertzen ibili ziren, eta horren harira martxoaren amaieran Eusko Legebiltzarrean Legez besteko Proposamen bat onartu zen, erakundeei eskatuz behar zen guztia egin zezatela lege horretan aurreikusitako laguntzak Aiaraldera heltzeko.

Azkenik, udalek eta aldundiek egindako lanak eta gestioek fruitua eman dute eta martxoaren 10eko 3/2010 Legean Aiaraldean izandako kalteak aintzat hartuko dira. Lege horretan premiazko laguntzak aurreikusten dira, besteak beste pertsona eta ondasunetarako, azpiegiturak konpontzeko, nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako kalteetarako, edota laneko eta gizarte segurantza neurriak. Laguntza horiek jasotzeko, kaltetuek eskatu egin behar dituzte gobernuaren ordezkaritzetan maiatzaren 11 baino lehen. Informazio gehiago jaso daiteke udaletxeetan, 945 75 92 94 / 945 75 94 82 telefonoetan eta www.proteccioncivil.org webgunean.

Laguntza orokor horietaz aparte, udal batzuek konponketak sustatzea erabaki dute. Amurrioko eta Urduñako udalak, adibidez, diru-laguntzak ematen ari dira eraikuntza-baimenak ordaintzeko, %95koa eta %100koa hurrenez hurren. Hala eta guztiz ere, ematen du otsailaren 27ko txikizioa ez dugula berehala ahaztuko, eta hilabete batzuk itxaron beharko ditugula haren eragina begi bistatik aldentzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide