San Isidro egunean azokarik ez Arespalditzan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko mai. 14a, 08:54

Arabako abeltzainek otsoa kudeatzeko planaren kontra protesta egiten jarraitzen dute. Hala eta guztiz ere, Arespalditzako administrazio-batzarrak jarduera batzuk antolatu ditu.

Arabako abeltzainek otsoa kudeatzeko planaren kontra protesta egiten jarraitzen dute. Hala eta guztiz ere, Arespalditzako administrazio-batzarrak jarduera batzuk antolatu ditu.

Bihar, San Isidro eguna, Arespalditzan egun handia izan ohi da, inguruotan ospe handia daukan azokari esker. Baina oraingoan kontuak bestelakoak izango dira, zeren, San Isidro ospatzen hasi zenetik lehenengo aldiz, ez da ganadu-azokarik egingo. Izan ere, Arabako abeltzainek otsoaren kudeaketarako foru-planaren kontrako protesta egiten segitzen dute, eta protesta dinamika horren barruan, herrialdeko ganadu-azokei boikota egiten dihardute. Gainera, ganadu-azokarik egingo ez denez, artisauak eta bertoko produktuen saltzaileak ere ez dira joango. Zapatuko azoka, halanda ze, guztiz bertan behera geratzen da.

Arespalditzako administrazio-batzarrak, bere aldetik, ekitaldi batzuk atondu gura izan ditu, San Isidro egun hau ez dadin ezer ezean geratu eta ospakizunari halako jarraipen bat emateko. Horretarako, jarduerak antolatu ditu goiz eta arratsalderako: eguerdian umeentzako parkea zabalduko da, eta ordu berean egingo den mezaren ostean, Cintruenigoko abesbatzak kantaldia eskainiko du elizan. Arratsaldez, umeek Begira antzerki-taldearen “PirataKlown” lanaz gozatu ahal izango dute. Amaitzeko, 21.00etatik aurrera erromeria egongo da Ganeko taldearekin eta, bitartean, herri-askaria egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide