Amurrioko EAk Ezker Abertzaleko zinegotziei zuzentzeko eskatu die

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko eka. 2a, 13:42

Ezker Abertzaleak lehengo egunean Udala kritikatu zuen genero-indarkeria eraso baten aurrean izan zuen jarreragatik. EAren arabera, Amurrioko Ezker Abertzaleak erakutsi du ez dakiela zein den jarduera-protokoloa eta herritarrak nahastu ditu.

Ezker Abertzaleak lehengo egunean Udala kritikatu zuen genero-indarkeria eraso baten aurrean izan zuen jarreragatik. EAren arabera, Amurrioko Ezker Abertzaleak erakutsi du ez dakiela zein den jarduera-protokoloa eta herritarrak nahastu ditu.

Maiatzaren 18an Amurrion gertatutako eraso sexistak polemika piztu du udalean agintea duen Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzalearen artean. Erasoa maiatzaren 18an gertatu zen, gizon batek emazteari labanaz zauritu zuenean. Handik egun batzuetara, Ezker Abertzaleko zinegotziek prentsa-ohar baten bidez udalaren jokabidea salatu zuten, esanez informazio gutxi eman ziela eta ez zuela erantzukizunez jokatu.

Oraingoan Eusko Alkartasuna izan da Ezker Abertzaleari erantzun gura izan diona, eta beste prentsa-ohar batean adierazi du erasoa jasan zuen emakumeak “lehenengo unetik jaso zuela gizarte-zerbitzuen laguntza” eta gertatutako beste kasu batzuetan ere “arreta beti ere arina eta lehentasunezkoa izan dela”. EAren esanetan honelakoetan gizarte-kontzientzia ezinbestekoa da, baina kasu honetan “tentuz ibiltzea komeni da” eta uste dute Ezker Abertzaleak ez duela kontua izan “emakumearen egoera pertsonala eta bere familia”.

Informazioa ukatu izanaren akusazioaren aurrean, EAren esanetan “ez da egia talde politikoei informazioa ukatu zaiela. Ezker abertzaleko ordezkariek ez dute gizarte-zerbitzuetara jo datu eske, ezta zinegotziarengana ere”. Gaineratu dute “Udaleko berdintasun-sailak ez daukala zerikusirik genero-indarkeriako kasuetan jarraitu beharreko protokoloarekin” eta Ezker Abertzaleari “gauzak nahastea eta kasu hauetan jarraitu beharreko prozedura nahastea” leporatu diote, baita “alderdikeriaz jokatzea” ere. Azkenik, zuzenketa bat eskatu egin diete Brasi Bartolomé eta Belén Ortueta zinegotziei, “kontua argitzeko” eta “herritarrak ez nahasteko”.

Amurrioko EAk Ezker Abertzaleko zinegotziei zuzentzeko eskatu die

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide