Aiaraldea prest San Prudentzio eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko api. 27a, 11:58

Asteburuan izandako ekitaldien ostean, gaur eta bihar bitartean Arabako patroiaren omenezko azken txanpa izango da. Aiarako jaiei amaiera emango zaie, eta gaur umearen eguna ospatuko da.

Asteburuan izandako ekitaldien ostean, gaur eta bihar bitartean Arabako patroiaren omenezko azken txanpa izango da. Aiarako jaiei amaiera emango zaie, eta gaur umearen eguna ospatuko da.

Bihar ospatuko da San Prudentzio Arabako patroiaren eguna eta gure eskualdean ez da horren inguruko ekitaldirik faltako. Asteburuan hainbat eta hainbat kontu izan dira inguruotan, tartean, jakina, Aiarako jaiak. Atzoko atseden txikitxoaren ostean gaur herritarrak atzera ere murgilduko dira jai-giroan. Gaurkoan danborrada eta umeen txanda dugu; izan ere, Amurrion "danborrada txikia" egingo da frontoian 15:30ean, udal musika-eskolaren eskutik, eta 20:00etan danborrada nagusia herriko kaleetatik. Amaitzeko, barraskilo-jana egingo da. Laudion ere ume eta nagusien danborradak egingo dira: 17:30ean herriko ikastetxeek antolatutako danborrada txikia egingo dute eta zortzietatik aurrera Rakataplak antolatzen dituen danborrada eta erretreta. Artziniegan, ostiralean ospatu zen umeen danborrada, Arte Gure Ama eskolak antolaturik.

Aiaran, ostera, asteazkenean, San Prudentzio egunean bertan egingo da danborrada txikia, gaur umeen eguna ospatu eta gero. Laudiori dagokionez, 28an kirola izango da protagonista, San Prudentzioko bolo-txapelketa jokatuko da-eta Lamuza parkean, eta amaitzeko XIV. idi-proba txapelketa, Berrio kirol elkartearen eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide