Oso gutxi falta da jauzia emateko, eta goiz goizetik Amurrioko plaza itxura hartzen dabil gaur eguerdiko irekiera-ekitaldirako, Aiaraldea Komunikazio Leihoko hainbat eta hainbat lagun lanean jo eta ke ibili ostean.
Udaberriko egun ederra lagun, Amurrioko Juan de Urrutia plaza prest eta gertu dago eguerdiko 13:00etatik aurrera Aiaraldea Komunikazio Leihoaren irekiera-ekitaldia hartzeko. Lehenengo ordutik hainbat lagun karpak montatzen, eszenatokia, aulkiak eta mahaiak jartzen, azpiegitura teknikoa atontzen, jendearentzako ordenagailuak ipintzen... den-dena une batetik bestera jendaurrera saltoa eman dezagun.
Ekitaldia, esan bezala, ordu batean hasiko da eta Aiaraldeko lehenengo euskarazko komunikabidearen aurkezpen honetan bertaratutakoek musikaz, ikusentzunezkoaz, jolasez eta jan eta edatekoaz gozatzeko eta gure ataria deskubritzeko aukera izango dute. Zuen zain gaude!