Ostiralean hasiko dira Aiarako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko api. 20a, 11:01

Aiarako San Prudentzioek zabalduko dute eskualdeko jaietako denboraldia. Ostiralean hasi eta San Prudentzio egunera arte ez da aspertzeko astirik egongo.

Heldu da udaberri bete-betea eta urtero lez Aiaraldeko jai-denboraldiaren lehenengo hitzordua bertan da: Aiarako san Prudentzioak. Tradizio handiko jai hauek ostiralean hasiko dira eta asteazkenera bitartean aiararren eta ingurukoen topaleku bihurtuko dira, gustu eta adin guztietarako egitarau zabal bat lagun dutela.

Aiarako San Prudentzioek zabalduko dute eskualdeko jaietako denboraldia. Ostiralean hasi eta San Prudentzio egunera arte ez da aspertzeko astirik egongo.

Heldu da udaberri bete-betea eta urtero lez Aiaraldeko jai-denboraldiaren lehenengo hitzordua bertan da: Aiarako san Prudentzioak. Tradizio handiko jai hauek ostiralean hasiko dira eta asteazkenera bitartean aiararren eta ingurukoen topaleku bihurtuko dira, gustu eta adin guztietarako egitarau zabal bat lagun dutela.

Jaiak, ohi lez, ostiral honetan hasiko dira 19:00etan Arespalditzako plazan botako den txupinazoarekin. Ondoren jaietako portada lehiaketaren sariak emango dira eta ordutik aurrera musika eta dantza izango dira protagonista ikastolako dantza-taldearekin, fanfarrearekin eta lekuko taldeen emanaldiarekin. Azkenik, Lisker talde mitikoarekin dantzaldia egongo da.

Larunbata “Gazteriaren Eguna” izango da, jendearen parte-hartzea ezinbestekoa den eguna; izan ere, goizez gastronomia lehiaketak egingo dira (bakailao eta tortillarenak), eta ordu bietan herri bazkaria. Ondoren euskal jolasak egongo dira. Gauez musikaren txanda etorriko da, "Maitips" eta "Trikizio" taldeen manaldiarekin. Asteburua amaitzeko adinekoen eguna ospatuko da domekan, eta eurentzako bazkari eta ekitaldiak izango dituzte. Baina ez hori bakarrik, kirolaz gozatzeko aukera ere egongo da jesus Isasiren oroimenezko txirrindulari-lasterketarekin eta pilota partiduekin.

Astelehenean atsedena hartuta, asteartean ekingo zaie atzera ere jai-ekitaldiei, eta umearen eguna izango denez, goizetik arratsaldera bitartean haur parkea, pailazoak, tailerrak eta beste hainbat kontuez disfrutatu ahal izango dute txikitxoek. Jaiei amaiera emateko, patroiaren eguna helduko da asteazkenean, San Prudentzio eguna; orduan umeen danborrada izango da ekitaldi nagusia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide