Martxoko lehen igandeko klasikoa bihurtu da dagoeneko Artziniegako Yarri Memoriala mendi martxa. Zortzigarren edizioa beteko du 2017an urtean-urtean ehunka mendizale batzen dituen kirol-ekitaldi honek.
Bihar izango da hitzordua, eta beti bezala Ganzorrotz Mendi Taldeak bi ibilbide atondu ditu, iazkoen oso-oso antzekoak: luzeak 23 km izango ditu eta Peñalba eta Otsati mendiak zeharkatuko ditu, Soxogutin barrena herrira itzultzeko; laburrak, berriz 11 km izango ditu eta martxa luzearen bigarren zatia izango da, gutxi gora behera. Lehena 8:00etan abiatuko da frontoitik, eta bigarrena ordu eta erdi beranduago, 9:30ean.
Bihar goizean eman daiteke izena
Inskripzioa, ohi bezala, doakoa izango da bihar bertan 7:00etatik aurrera ibilaldia hasi baino ordu laurden lehenago arte.