Bizikleta klasikoak protagonista Artziniega Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2017ko ira. 15a, 11:22

Irailaren 22tik aurrera museoak hainbat jarduera eskainiko dizkio txirrindularitza klasikoari. Besteak beste, bizikleta klasikoen 44 km-ko ibilbide bat egingo da hilaren 23an eskualdean zehar.

 

Udazken honetan txirrindularitza klasikoak leku berezia izango du Artziniega Museoaren kultur jardueran. Hala, irailaren 22an hasita, horrekin lotutako hainbat ekitaldi eta ekintza antolatuko dira. Lehenengoz, azaroaren 30era arte zabalik egongo den erakusketa inauguratuko da, non ikusgai egongo diren bai bizikletak, bai arropa, koadroak eta abar.

Erakusketa zabaldu eta biharamunean, “La Karpy” izeneko bizikleta-ibilbidea egingo da. Goizeko 9:30ean abiatuko da Museotik bertatik eta Amurrioraino joango da, bertan, Karpy likorearen destilategia bisitatzeko, 1831an Don Manuel Atxak sortutakoa (egun estatuko destilategirik zaharrena da). Ondoren, txirrindularitzaren eta Licor Karpy (1967-1972) talde profesionalaren museoa bisitatuko dute. Hamaiketakoa hartu ostean parte-hartzaileak Artziniegara itzuliko dira eta bazkaria egingo dute frontoian. Izen-ematea doakoa da eta 945396210 telefonoan egin daiteke. Hori bai, parte hartzeko 1987 baino lehenagokoa izan beharko da erabilitako bizikleta.

Horretaz gain, antolatzaileek jakinarazi dute hitzaldi bat egingo dela, zeinean garai ezberdinetako txirrindulariek euren esperientzia eta bizipenak kontatu dituzten, eta beste bat Ciclismo a Fondo aldizkariak aritutako Txemi Llano argazkilari profesionalarekin. Oraindik ez dira hitzaldien datak zehaztu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide