2018. urtearen bukaeran, Abere Zerbitzu Teknikoak, artilea bildu eta kudeatzeko kanpaina hasi zuen, inoiz ez bezala, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzak finantzatutako ekimena. Kanpainak, Arabako ardi-ustiategietan azken bi urteetan pilatutako artilea kentzea zuen helburu.
Oraintxe bukatu berri den kanpainan, Arabako Landa Garapenerako Elkarteek –Zabaia LGE barnean dela- eta Latxa-esnea kooperatibak, foru entitateari laguntza eskatuta parte hartu zuten.
Eskainitako datuen arabera, Aiaraldeko bost udalerrietan (Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo), abeltzainek azken bi urteetan gure inguruan dituzten abere-instalakuntza, korta eta gainerako dependentziatan gordeta zuten 50,89 tona artile bildu dira, orotara.
Aiara udalerria, artile kopuru gehien bildu den lekua izan da, guztira 30,36 tona; horri jarraiki Amurrio (15,52 tonarekin), Laudio (3,46 tona), Artziniega (1,18 tona) eta azken postuan Okondo dugu, bertan 360 kilogramo artile bildu dira eta.
2018ko azken hilabeteen eta aurtengo lehenen artean burututako kanpaina horretan Aiaraldeko 47 abere-ustiategik parte hartu dute.