Zozketa: Bide Ertzean taldearen kontzerturako 2 sarrera bikoitz

Erabiltzailearen aurpegia Zozketak Aiaraldean 2014ko mar. 17a, 08:07

Datorren martxoaren 20an -osteguna- Bide Ertzean talde gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan. Bi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu sarrera honetan taldeari buruzko iruzkinak idazten dituzten pertsonen artean. Iruzkinak egiteko aukera asteazkenean gaueko 23:00etan itxiko dugu, animatu zaitez eta parte hartu.

BIDE ERTZEAN

MARTXOAK 20 OSTEGUNA

ATEAK: 21.00  EMANALDIA: 21.30

Bide Ertzean“77” diskoaren aurkezpena Don Inorrez (G. Hotsak, 2010) diskoarekin bira eder bat osatu ondoren, lan berri batekin datoz Bide Ertzean taldeko kideak: 77 (G. Hotsak, 2013). Izenburuak iradokitzen duen moduan, 70eko hamarkadan ipini du begipuntua Tolosako taldeak. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria, Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen bilakaera… 40 urteko gau beltzaren ondoren, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen hutsala izan. Musikalki, berriz, aspaldian egin duten disko gordinena da 77Elektrikoena. Zuzena. Ezberdinena. Zeresan handia izan du Suso Saiz musikari madrildar ezagunak, bera izan baita ekoizle artistikoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide