[LEHIAKETA] Zein herritan dago dolmen hau?

Erabiltzailearen aurpegia Zozketak Aiaraldean 2018ko eka. 5a, 13:04

Asmatu tokia eta parte hartu zozketan / Aiaraldea.eus

Garrastatxuko txosnan  2 pertsonentzako bazkaria irabazi nahi? Parte hartu lehiaketan Aiaraldea Gaur hedabidearen sare sozialetan (Facebook orrian, Instagramen edo Twitterren) edota atarian iruzkina utziz. 

Baranbioko Garrastatxuko txokoan bi lagunentzat otordua zozketatuko du  Aiaraldea Hedabideak parte hartzen duten pertsonen artean. Eskaintza 40 euroan baloratua dago.

Parte hartze baldintzak
Zozketan parte hartzeko Aiaraldea Gaur hedabideko sare sozialetako jarraitzaile izatea ezinbestekoa da, edota atarian erroldatua egotea. Iruzkin bidez erantzun beharko zaio galderari. Erantzun zuzena asmatzen dutenen artean egingo da zozketa.

Zozketa data: ekainaren 4an, 12:00etan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide