Ainhize Castillo Bernaola izan zen zozketako sariduna, eta nebak jaso du sarrera bikoitza. Emanaldiko sarrerek 10 euroko balioa dute, eta salgai daude oraindik herriko zenbait denda (Zuhaitza, Trenpea, Kendas) edota tabernetan (Indriska, Haitzulobarri). Dena den, larunbatean kiroldegian eskuratzeko aukera ere egongo da.