Zurrumurruen aurkako bertso-saioaren zozketa: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Amets Arzallus...

Erabiltzailearen aurpegia Zozketak Aiaraldean 2018ko abe. 14a, 08:49

Aiaraldea.eus-ek 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditu "Zurrumurruen aurkako bertso-saioa" ikusteko. Abenduaren 18an 19:00etan izango da Europa Biltzar Jauregian, María de Maeztu entzunaretoan, Gasteizen. Zozketan parte hartzeko eduki honi buruzko Facebook bidez zabaldutako esteka partekatu beharra dago.

Zurrumurruen aurkako Bertso-saioan estereotipo eta zurrumurruen eraginaren inguruan hausnartuko dute 2017ko bertsolarien txapelketa nagusiaren irabazle Maialen Lujanbiok, eta Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze finalistek.

Aintzane Irazusta arituko da gai-jartzaile eta bizikidetza eta bazterkeriaren aurkako mezua zabaltzeari ekingo diote.

Abenduaren 18an Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira Araba eta Gasteizko Zurrumurruen Kontrako Estrategia sentsibilizazio-kanpainaren barruan egingo dute ekimena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide