Txapelketaz beteriko asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Frutos 2015ko urr. 1a, 12:37

Larunbat goizean Olatzagutia aldera. 3. postua23,5km 2 ordu 3 min.
Goiz ona eta egun perfektua korrika egiteko.
10.00etan hasi zen lasterketa eta lehenengo 5 km-ak gogorrak ziren, beraz lasaitasunez hartu nituen, normalean hasiera kostatzen zaidalako. Laguntza ezin hobea neukan Xabi Zalbide nirekin joan zelako. Txilen pasatako uda/neguak ez du atzean utzi eta beraz, niri itxaroten joaten da. Gero eta hobeto lasterketan zehar eta sentsazio onak indartsu amaitzeko.
Ohorea izan da niretzat pódiumean Maite Maiora eta Alizia Olazabalekin egotea. Eta lasterketako asistentzia betiko moduan oso ona, Ander eta ama, eta Txema, Xabiren aita.
Ondo amaitu nuenez, trofeoa hartu eta gero Mallabiara joan ginen hango mendi duatloia egiteko. Bizikleta kotxean neukan asmo horrekin nengoelako. Ez zegoen denbora askorik eta beraz kotxean bazkaldu nuen duatloia 16:00an zelako.
2. postua, 2h20min 6,8trail +16btt + 3,4 trail.
15:00etan heldu ginen, izena eman, arropa jantzi eta hastera.
Lehenengo zatian korrika bi itzuli eman behar ziren, aldapa gogorrekin. Goizekoa nabaritzen zen eta kostatu zitzaidan lasterketan sartzea, baina lehenengo kilometrotik aurrera aurreko bi neskak aurreratu nituen eta 2-3 minutu atera nizkien. Baina, bizikletarako aldaketa astiro egin nuen eta lehenengo itzulian Meritxell Henalesek aurreratu ninduen eta bigarrenean Laurak. Bizikletako zatia Urduñan baino gogorragoa egin zitzaidan eta bi aldiz jausi nintzen. BTT zatia amaituta Laurak 2 minutu lehenago hasi zen korrika, eta uste nuen ez nuela harrapatuko, baina azken kilometroan ikusi egin nuen eta azken indarrak agortuta 2 postuan sartzea lortu nuen. Poz handia.
Hurrengo egunean goizean Gorbeia Suzien lasterketa ikustera joan nintzen Zeanurira, ezagun eta lagun askok parte hartzen zutelako.
Eta arratsaldean Nafarroara berriro, oraingoan Igantzira, Euskal Herriko lokotx bilketa txapelketan parte hartzera. Txapeldunorde 7’40’’ denborarekin.
Beroketa ariketak egiten egungo txapelduna ikusten dut, Maika Aristegi (15 urte daramatza irabazten), eta argi dago lokotxak otzaran sartzen erraz asmatzen duela. Korrika ahalegin handia egin behar nuen. Hasi eta nik korrika hartzen nuen abantaila berak lokotxak jaurtitzen murrizten zuen. Batean huts egin zuen eta taktika aldatu zuen, aurretik atzera hartuz. Nahiko parean genbiltzan baina bi falta zitzaikidanean huts egin nuen eta 5 segundorengatik irabazi zidan. Pena handia, larunbateko lasterketetan baino ilusio handiagoa nuelako.
Gizonekoen txapelketa ere jokatu zen, eta Aritz Iturribarria 5. sailkatu zen. Urrunetik ondo jaurtitzen ikasi behar dugu!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide