IRITZIA

Industria Sailburuari erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Mendiak Bizirik 2026ko abuztuaren 7a

Ekintzaileak Labrazako makrozentral eolikoaren eraikitze lanetara kateatuta, artxibo irudi batean. / Manex Moreno (Argia)

Uztailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu den Mikel Jauregik, Labrazako parke eolikoko palen etorrera aurkeztu zuen trantsizio energetikoaren garaipen historiko bailitzan. Baina argazki horren atzean sailburuak aipatu ez zuen errealitate bat dago: EEEren eta Iberdrolarenproiektua legez kanpokoa, opakoa eta lurraldeari dagokionez onartezina da.

Ez zuen esan parke eolikoak Labrazako hirigintza araudia urratzen duenik. Ez zuen esan Euskal Autonomia Erkidegoko Nakazaritza eta Basogintzaren arloko plana urratzen duenik. Ez zuen esan Arabar Errixako Lurralde Plan Partzialaren aurkakoa denik. Ez zuen esan Jarduera Sailkatuaren Lizentzia eman zenik, Obra-lizentzia eman ondoren. Ez zuen esan udal obra-lizentzia erabat deuseza denik. Eta, batez ere, ez zuen esan Labrazako Kontzejua proiektuaren jarraipenetik baztertua izan denik eta bizilagunen iritziak ez direnik kontuan izan.

Proiektu hau irregulartasunez, isilunez eta prozedura akastunez beterik egonda ere ezartzen ari da. Labrazak ez ditu berriztagarriak baztertzen, bai ordea legezkontrakotasuna, inposizioa eta eskubideen urraketa. “Berriztagarrien ameskeriaren amaieraz” berriro ere aritu zen sailburua El Correo egunkarian eta EEE Ereduan (Energiaren Euskal Erankundea) oinarrituriko plangintza berri bat iragarri zuen.

Baina proposatzen duena ez da plangintza, baizik eta Lurralde Antolamenduaren gaineko Legea, Lurzorua eta Hirigintzaren Legea eta Lurralde Antolamendurako Artezpideak urratzea da. 450 MW parke eoliko eta fotovoltaiko handiak zabaldu nahi ditu nahitaezko arau-tresnarik gabe. Hori ez da trantzizio energetikoa, horri
desobedientzia instituzionala esaten zaio.

Eusko Jaurlaritza bi hamarkada daramatza inprobisatzen: hasieran ziklo konbinatuak, gero errausketa, gero frackinga, eta orain lasterketa trinko bat ekimen pribatu diren makroproiektu eolikoz eta fotovoltaikoz lurraldea betetzeko.

Energia Berriztagarrien LPS-ak (Lurralde Plan Sektoriala), 2020an hazia, LAGek (Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak) ezartzen duten lurralde- eredua alde batera utzi zuen erabat: udal-lankidetza, landa-hirien arteko oreka, ingurunearen babesa fisikoa eta eremu funtzionalen definizioa.

Orain, Jauregik dena EEE Ereduarekin konpondu nahi du, hau zera da: lurraldea liberalizatzea eta lurzoru publikoa interés pribatuen esku uztea. Interes Publiko Gorenaren aitortza lasterbide gisa erabiltzen ari da lurra pribatizatzeko, funtsezko ondasun komuna dena. Eta “sinplifikazio eta arintze administratiboak” lortu nahi dituen lege berriak ez du ezer sinplifikatzen: lurralde-, ingurumen- eta paisaia-araudiak desegin eta udal-eskumenak murrizten ditu.

Hau ez da berriztagarrien ameskeria baten amaiera. Hau lurraldeari erasotzea da, eskubide zibilen urraketa eta inposatze politikoa zeinen bitartez Euskadi makroproiektu pribatuentzako eremu bihurtu nahi baita.

Aiaraldeko Mendiak Bizirik elkarteak lurraldea, legezkotasuna eta hemen bizi direnen ahotsa defendatzen jarraituko du. Ez dugu onartuko mapatik desagerarazi gaitzaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide