Aiaraldeko prentsa-kronika historikoen gaineko erakusketa ibiltaria antolatu du Amalur Fundazioak

Amalur fundazioak antolatu duen Aiarako eta Nerbioigoieneko prentsa-kronika historikoen gaineko erakusketa  ibiltaria Amurrioko liburutegian dago ikusgai azaroaren 5etik. Bertan ezarritako paneletan hainbat garaitako egunkariei eta aldizkariei dagozkien irudiak ikus daitezke.

Amalur fundazioak antolatu duen Aiarako eta Nerbioigoieneko prentsa-kronika historikoen gaineko erakusketa  ibiltaria Amurrioko liburutegian dago ikusgai azaroaren 5etik. Bertan ezarritako paneletan hainbat garaitako egunkariei eta aldizkariei dagozkien irudiak ikus daitezke.

 
Zehazki XVIII. mendetik XX.erako tartean jasotako prentsa agerpenak dira Liburutegian ikusgai daudenak, eta bertan topatu dezakegun azalpen txartelak dioenez, "hemerotekek garaiko kronika eskaintzen digute; politika, kultura,bertako, estatuko, nazioarteko edota kirol gertaerei buruzko informazio anitz. Berri hauek guztiek, bestelako tresna historiografikoekin batera, garaiko testuinguru historiko-sozio-ekonomikoaren erradiografia eskaintzen digute".

Amalur Fundazioak antolatutako erakusketa azaroak  14ra arte egongo da ikusgai Amurrioko Liburutegian (lan-egunetan astelehenetan salbu, 10etatik 14etara eta 17etatik 19etara; larunbat eta igandeetan goizez soilik), eta ondoren, Laudio eta Orozko herriak ere bisitatuko ditu.
Azaroaren 18 eta 28 bitartean egongo da erakusketa Orozkoko Etnografia Museoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide