Aste honetan gertatutako 14 urteko gazte sahararraren heriotza salatzeko 50 bat pertsona bildu dira ostiral eguerdian Amurrioko plazan. Bertan bildutakoek Sahararen aldeko elkartasuna adierazi nahi izan dute horrela.
Konzentrazioan ugariak izan dira sahararen ikurriñak eta baita eraildako umearen argazkiak ere. Sahararen independentziaren aldeko oihuak, eta Maroko eta Espainiaren kontrakoak entzun dira konzentrazioak iraun duen denbora tartean.
Hau ez da lehenengo aldia Sahararen aldeko konzentrazioak egiten direna Amurrion, lehenago ere, Aminatu Haidar ekintzaile sahararrak 32 eguneko gose greba egin zuenean, hainbat aldiz egin baitziren protestak gurean.
Ostiraleko konzentrazioan banatu duten manifestua euskararara ekarri dugu lerro hauetan:
SAHARAREKIN ELKARTASUNA
Marokoko armadak tirokatu duen 14 urtetako gazte sahararraren hilketa salatzen dugu eta bere senitartekoei eta herri saharrarari elkartasuna adierazi nahi diogu; baita zaurituak izan diren 7 sahararrei eta euren senitartekoei ere. Ondokoa eskatzen dugu:
1- Nazio Batuetako Erakundeak Mendebaldeko Saharan duen bake akordioa mantentzeko, agintearen eta giza eskubideen defentsa bermatzea. Marokoko armadak eta erregimenak behin eta berriz erakutsi du ez duela su etena betetzen, urtez urtez armaz hornitu duelakoarmada eta herri sahararraren kontrako erasoak, torturak,atxiloketak eta hilketak etengabeak izan direlako 1991. urtetik gaur egunera arte.
2- Nazio Batuei, Europar Batasunari eta Espainiako gobernuari nazioarteko legea errespetatzeko euren esku dagoena egin dezatela exigitzen diegu.
3- Europar Batasunak Marokorekin duen estatutu aurreratua bertan behera uzteko eskatzen diogu, herri sahararren eskubideak ez bermatzeagatik. Arrantzarako akordioa bertan behera uztea exigitzen dugu.
4- Espainiako gobernua Mendebaldeko Saharako administratzailea denez, egoera eta hilketa hau ozenki eta indarrez sala ditzala eskatzen diogu.
RASD-aren Lagunak