Lehenengo seihilekoko datuak argitara eman berri ditu enpresak eta 1,3 milioi euroko etekin garbia aitortu dute bertan. Iaz urte guztian metatu zituzten irabaziak baino gehiago, hain zuzen ere. Datu horrek 2009an izandako beheraldiaren berreskuratze ekonomikoa martxa onean doala adierazten du. 2008ko datuetatik urruti daude baina azken hauek, orduan 81,8 milioi garbi irabazi baitzituzten bazkideek.
Enpresak adierazi duenez, aurtengo lehen seihilekoan 181 milioi euroko negozio bolumena izan du, 2009ko bigarren seihilekoan baino % 28 gehiago. Eskaria asko handitu zaiela adierazi dute, AEB, Europa eta Asiako merkatuek izandako susperraldiaren ondorioz.
Enpresa taldearen bi lantegietan ekoizpen betean ari direla azaldu dute, eta horrela izango dela hurrengo hilabeteetan ere.