Dozenaka lagunek hartu dute parte gaur goizean Mendiko Lagunak eta Amurrio Trail taldeek antolatutako txangoan. Jai herrikoiak aldarrikatzea izan da ekimenaren xedea, eta ez dira ibilaldia egitera mugatu. Eguerdiko hamabietatik aurrera haurrentzako puzgarri eta jolasak eskaini dituzte Juan Urrutia plazan.