Ez naiz Amurrion bizi, urteak dira bizitzera kanpora joan nintzela, baina beti ondo informatuta nago nire herrian gertatzen denaz: kultur ekitaldiak, kirol lorpenak, jaiak, lan gatazkak, hitzaldiak, zerbaitetan nabarmentzen den herriko jendea... eta dena Aiaraldeari esker.
Haiek hurbiltzen didate, egunero Internet bidez eta aldizkariarekin bi astetik behin, Amurrio niri.
Eta harro sentitzen naiz bazkide izateaz, eta nire ekarpen txikiarekin munduan zehar barreiatuta dauden amurriarrek gure herria pixka bat hurbilago sentitzen laguntzeaz.
Bihar niri tokatzen zait, bihar ni izango naiz Amurriora hurbilduko naizena Aiaraldeari babes osoa erakusteko herriko plazan.
Han elkartuko gara?