Zabalik dago Aiarako Demola proiektuan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2016ko aza. 9a, 13:46

Aiarako Demola proiektuaren helburua da Aiara Eskualdeko enpresek aurkezten dituzten erronka errealei aurre egitea. Hala, erronka horiek gainditzeko lanean, partaideek aukera izango dute euren gizarte- eta lanbide-gaitasunak garatzeko, berrikuntza irekiko proiektu baten bitartez lan-merkatuan kokatzeko, euren curriculuma aberasteko eta enpresekin harremanak eraikitzeko. Orain, azaroan, 4 hilabetez esperientzia berritzailea, erronkaz betea, diziplina askotakoa eta benetakoa izan nahi duten hautagaiak aukeratzen ari dira. Aiarako Demola Goi Mailako Lanbide Heziketako eta/edo unibertsitateko azken ikasturtea egiten ari diren ikasleentzat edo 2015etik aurrera ikasketa horiek bukatu dituztenentzat pentsatua dago. Proiektuan parte hartzen dutenek aukera izango dute zuzenean esku hartzeko enpresa baten beharrizanetan, euren gaitasunak eta talentua mobilizatuz eta enpresen erronkei irtenbideak emanez. Parte hartuko duten enpresak nekazaritzako elikagaien, ingeniaritzaren eta turismoaren sektorekoak dira, eta helburu hauek dituzte: azoketako eta sustapen-ekitaldietako presentzia hobetzea modu original batean, esperientzia paregabea eskaintzea bezero eta jarraitzaileei, bisitariei enpresaren kultura eta ezagutzak transmititzeko lokal bat egokituz, bezeroei aukera ematea informazio pertsonalizatu grafikoa eta geoerreferentziaduna izateko, sakelakoen edo tableten bidez eskuratzeko moduan aisialdi- eta heziketa-produktu edo -zerbitzu bat sortzea. Erronka edo helburuei buruzko informazio gehiagorako edo hauetan izena emateko Demola-ko plataforman egin behar da: http://basquecountry.demola.net/apply . Izena emateko epea azaroaren 22an itxiko da. Horretarako, denetariko profilak dituzten partaideak behar dira; esaterako, enpresen marketinaren edo kudeaketaren arlokoak, ekonomiakoak, zuzenbidekoak, soziologiakoak, hezkuntzakoak, arlo soziosanitariokoak, arte ederretakoak, turismokoak, ingeniaritzakoak, mekatronikakoak, informatikakoak… Izan ere, berrikuntza irekiko proiektuak izanik, zenbat eta profil gehiago eta askotarikoagoak egon, orduan eta aberasgarriagoa izango da berrikuntza-prozesua eta irtenbideak sortzekoa. Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago lortu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbide elektronikora idatzita. Aiarako Demola berrikuntza irekiko proiektua Aiara Eskualdeak sustatzen du Demola Basque Country (http://basquecountry.demola.net/) erakundearen laguntzarekin, eta Arabako Foru Aldundiak laguntzen du diruz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide