Amurrio Bideanek 4 saio antolatu ditu udalerrian bizi diren eta langabezian dauden pertsonentzat, enplegua bilatzeko prozesuan lagungarriak izan daitezkeen trebetasunak lantzeko. Ikastaroak ostiraletan izango dira, urriaren 28an, azaroaren 4an, 11n eta 18an, 09:00etatik 13:00etara.
4 saio izango dira, bakoitza profesional baten eskutik; saio horietan, parte-hartzaileei tresnak eta motibazioa eskainiko dizkiete enplegua bilatzeko prozesuari aurre egiterakoan arrakasta handiagoa izan dezaten. Ekimena urriaren 28an hasi eta azaroaren 18an bukatuko da.
Lehenengo pilularen irakaslea Jorge Ortiz de Urtaran izango da, eta Zergatik ez orain? izango du izena. Bertan, parte-hartzaileek aztertuko dute zer egiten ari diren orain eta zergatik ez dioten lanari ekiten nahiko lituzketen gauza horiek egiteko.
Tania Lamarcak, Esnatu barruan duzun irabazlea tailerrean, eliteko kirolari gisa bizi izan duen esperientzia hartuko du abiapuntu. Saio horretan aztertuko dute esfortzuak, sakrifizioak eta lanak zenbateko garrantzia duten nork bere helburuak erdiesteko.
Hirugarren pilularen izenburua Erabili zure emozioak zentzuz da. Tailer horretan, hainbat dinamika eta tresna erabiliz landuko dituzte emozioak, emozio horiek kudeatzen ikasteko. Pilula horren irakaslea Sergio Ezpeleta izango da, Espainiako coach garrantzitsuenetariko bat.
Saioen zikloa ixteko, Zure jarrera curriculuma baino garrantzitsuagoa da tailerra izango dugu, Aitor Carmonak dinamizatua. Tailer horretan, lana lortzeko gure curriculumaz gain gure jarrera ere erabiltzea zeinen garrantzitsua den ikasiko dute parte-hartzaileek. Hala, hainbat tresna ezagutuko dituzte lan merkatuan berme guztiekin sartu ahal izateko.
Lau saio hauek lan bila ari diren edo haien laneko egoera hobetu nahi duten pertsonei zuzentzen zaizkie. Amurrion erroldatuko pertsonek lehentasuna izango dute; hala ere, tokia badago, beste udalerri batzuetako herritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide