Urriaren 26an hasiko da BIM-Revit ikastaroa, eta azaroaren 7an, berriz, nazioarteko merkataritzako teknikari-ikastaroa. Dagoeneko irekita dago bi ikastaroetan izena emateko epea.
BIM eraikuntzaren sektorean gero eta gehiago erabiltzen den kudeaketa‑metodologia berritzailea da. Obra batean lanean ari diren gremio guztietako langileek ikus dezaketen sarean partekatutako informazioa erabiltzean datza. Ikastaroaren helburua da BIM metodologiaren hastapenak ikastea, baita 3D-BIMen bidezko eraikinen modelaketan oinarrituta dagoen diseinatzeko eta modelatzeko tresnarik ezagunenetariko baten (Autodesk Revit Architecture) hastapenak ikastea ere.
Prestakuntza horren hartzaileak eraikuntzaren sektorean lan egiten duten eta delineazio- zein autocad-ezagutza handia, proiektuen garapenaren arloko ezagutza ertaina eta Windows XP ingurunearen ezagutza handia dituzten pertsonak dira. Horrez gain, eskualdean bizi direnek lehentasuna izango dute.
Prestakuntza asteazken eta ostegunetan izango da, arratsaldez, 15:30etik 19:30era, ondoz ondoko 5 astez. Ikastaroak 40 orduko iraupena du.
Nazioarteko merkataritzako teknikari-ikastaroaren helburua da kanpo‑merkataritzan eta nazioarteko negozioetan adituak diren pertsonak prestatzea, eta enpresa baten nazioarteko harremanak kudeatzeko beharrezkoak diren teknikak, tresnak eta gaitasunak ikasteko eta garatzeko aukera eskaintzea. Ikastaroaren hartzaileak langabezian dauden eta gutxienez goi-mailako ziklo bat bukatu duten pertsonak izango dira, eta eskualdean bizi direnek lehentasuna izango dute. Ikastaroa goizez izango da, 9:00etatik 14:00etara, RerforAmurrio Enpresaldeko instalazioetan. Astelehenetik ostiralera izango da, azaroaren 7tik 28ra.
Bi prestakuntza-ekintzetan izena emateko epea zabalik dago. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, deitu Amurrio Bideanen bulegoetara, 945891721 telefono-zenbakira. Han adieraziko dizute izen-ematea gauzatzeko aurkeztu beharreko agiriak zein diren.
Bi ikastaroak doakoak dira, eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza dute; ekonomia eta industria berriz aktibatzeko planak gauzatzeko diru-laguntza, hain zuzen ere. Aiarako Eskualdeak koordinatzen ditu ikastaroak, Amurrio Bidean, Laudioko Garapen Agentzia eta Zabaia Landa Garapenerako Elkartearekin lankidetzan.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide