Amurrio Bidean-ek hainbat ikastaro antolatu ditu: biltegien kudeaketa eta orgen garraioa, kudeaketarako aplikazio informatikoak, BIM-Revit eta nazioarteko merkataritza, eta Txertatu Merkatuan programa, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2016ko ira. 19a, 13:18

Urrian hasiko da Txertatu Merkatuan programa, baina jada eman daiteke izena. Kualifikazio baxua duten eta lanik gabe dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago pentsatuta programa (informazio gehiago nahi izanez gero, kontrazalean begiratu).

Bestalde, irailaren 15etik aurrera izena eman ahal izango da honako ikastaro hauetan ere: “Biltegien kudeaketa eta orga jasotzaileen garraioa” eta “Kudeaketarako aplikazio informatikoak”. Bi ikastaroek 100 ordu iraungo dute, eta goizean emango dira, 09:00etatik 14:00etara, ReforAmurrio Enpresaldean.

Urriaren amaieran eta azaroaren hasieran beste bi ikastaro emango dira. Lehenengoa BIM (Building information modeling) - Revit metodologiari buruzkoa izango da; BIM, hain zuzen, eraikin edo azpiegitura baten ezaugarri fisiko eta funtzionalei buruzko informazio koordinatu, koherente eta konputagarriaren erabileran oinarritutako lan-metodologia da. Bigarren ikastaroa, berriz, Nazioarteko Merkataritzari buruzkoa da, eta enpresa baten nazioarteko harremanak kudeatzeko behar diren teknikak, tresnak eta gaitasunak ezagutzen eta garatzen laguntzea du helburu.

Bi ikastaroetan izena emateko epea urriaren 10ean hasiko da. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide