Ekintzaileentzako beste 6 tailer emango dira gure eskualdean irailean eta urrian

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2016ko ira. 19a, 11:14

Tailerretako bi Reforamurrio Enpresaldean emango dira, irailaren 21ean eta urriaren 11n.

Ikusirik ekintzaileen artean harrera ona izan dutela trebakuntza “bizkor” horren aurreko edizioek eta gero eta eskari handiagoa dagoela, eskualdeko udalek beste sei tailer antolatu dituzte elkarrekin, “ekintzailetza-pilulak” direlako formulan oinarrituta. Aiara Eskualdeak koordinatzen du egitasmoa, eta Caja Vital Kutxa Fundazioak laguntzen du diruz.

Lau orduko tailerrak dira, eta helburu dute enpresa-proiektu bat ideia sortzen denetik hasi eta martxan jartzeko izapideak egin arte garatu ahal izateko oinarrizko jarraibideak ematea. Beraz, ikastaro horiek egin daitezke hala ekintzailetza-prozesu osoaren ikuspegi globala barneratzeko nola alderdi zehatzen bat indartzeko (merkataritza, finantzak…). Ildo beretik, topaleku dinamiko bat sortu nahi da, partaideek esperientziak partekatu eta ideiak probatu, hobetu edo sortu ahal izan ditzaten giro atsegin batean, eskualdeko beste ekintzaile batzuekin elkarlanean eta harremanetan arituz.

Tailerrak doakoak dira. Dena dela, leku-kopurua mugatua da, eta izena emateko ordenaren arabera beteko dira (lehentasuna emango zaie eskualdean bizi diren langabeei).

Informazio gehiago lortzeko eta tailer batean edo guztietan izena emateko, Amurrio Bideanekin harremanetan jar zaitezkete, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbidera idatzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide