Nekatuta zaude CVa enpresetara bidali eta emaitzarik ez lortzeaz?, Lan bila zabiltza baina zail egiten zaizu, prestakuntza urria duzula eta?, Ez zaizu prestakuntza bat ere gustatzen eta ez dakizu zure bizitzarekin zer egin?

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2016ko ira. 15a, 13:36

Noizbait galdera hauek egin badizkiozu zure buruari Txertatu Merkatuan zure interesekoa da. Aurkezpen jardunaldia irailaren 26an egingo da 11:00etatik 12:30era, ReforAmurrio Enpresaldean. Bertan programa garatuko duten pertsona ezberdinek programa, metodologia eta helburuak azalduko dituzte. Jardunaldi hau parte hartzaile zein bere senideei zuzenduta dago eta Amurrio Bideanen izena ematea beharrezkoa da 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita. Programa hau 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, EMHZ ikasketak edo baxuagoak dituztenak edo unibertsitate-ikasketak utzi dituztenak. Pertsona hauek langabeak izan beharko dira eta gazteen Berme Sisteman izena emandakoak (informazio gehiago Amurrio Bidean-en edo Lanbiden) Txertatu Merkatuan programak ezagutza, gaitasun eta hobbietatik abiatuta lan-profila eraikitzen laguntzen die parte-hartzaileei, motibazioa eta autoestimua landuz eta enpresetako esperientziak gerturatuz. Horretarako, 6 coach profesionalek esku hartuko dute. Profesional horiek esperientzia handikoak izango dira, gazteekin lan egiten ohituta daudenak eta mundu ezberdinetatik etorritakoak; besteak beste, enpresa-, antzerki- eta kirol-mundutik. Jorge Ortiz de Urtaran; hainbat sari irabazi duen coach ekintzailea eta “Y ahora por qué no?”liburuaren idazlea Beatriz Lafarga, lan taldeen arduraduna bezala esperientzia duen coach y pedagoga Tania Lamarca, gimnasta erritmiko oiha, bitan munduko txapelduna eta 96ko joku olinpikoetan urrezko domina eta kirol coach-a Leticia Sanchez; antzerkian aditua den coach Sergio Ezpeleta, futbolari ohia eta kirol eta pertsonal coach-a, NHP-n eta adimen emozionalean aditua Aitor Carmona, “El efecto ganador” deritzon blog eta libururaren egilea eta marketing pertsonaleko coach-a Txertatu merkatuan urrian hasiko da eta 2017ko otsailerarte garatuko da. Txertatu Merkatuan programa 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan gauzatu da. Europako Gizarte Funtsak finantzatu du programaren % 91,89, eta Garapenek koordinatzen du. Programa hau tokiko garapenerako beste 20 agentziatan ere gauzatzen da, eta helburua da EAEko 500 gazteri baino gehiagori aukera bat ematea benetako lan-esperientzietan parte hartzera bideratutako lan-aktibazioko ekintzetan eta programetan parte hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide