Lana aurkitzen laguntzen duten gaitasunei eta eraikuntzako lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2016ko mai. 31a, 13:06

Caja Vital Kutxa Fundazioak finantzatuko ditu, Aiarako Eskualdearen bitartez, ekaina eta uztailean ReforAmurrio Enpresaldean egingo diren ekintza hauek. Lan bat aurkitzeko gaitasunei buruzko ikastaroak Okupatu izena du, eta ekainaren 13tik 16ra egingo da, 09:00etatik a13:00etara. Programa aurkezteko bilera bat egongo da interesa duten guztientzat, ekainaren 9an, 10:00etatik 11:00etara. Okupatun, lan bat lortzeko oinarrizkoak diren zeharkako gaitasunak landuko dira. Krisi ekonomikoa dela eta, gora egin du langabeziak, eta, ondorioz, baita lana bilatzeko lehiak ere. Enplegu bakoitzerako ezagutza eta gaitasun jakin batzuk eskatzen dira, eta horiek prestakuntza eta esperientziaren bitartez lor daitezke. Alabaina, enpresek gero eta garrantzi handiagoa ematen diete hautagaien zeharkako gaitasunei; esaterako, nork bere burua ondo ezagutzeari, nork bere burua motibatzeko gaitasunari, erantzukizunari, espektatiben kudeaketari, aldaketen aurrean zer egin jakiteko gaitasunari, erabakiak hartzeko gaitasunari… Lan bila aritzea ohikoa da langileen bizitzan, baina zer egin behar dugu lana bilatzeko? Okupatun udalerriko herritarrei helburuak finkatzen eta horretarako plangintza egiten laguntzen zaie, benetan lana lortzeko aukera izan dezaten. Beste alde batetik, datuen arabera, aurreikusi da eraikuntzaren sektorean lana sortuko dela, baina sektore horretan lan egiteko gutxieneko prestakuntza behar da Lan Arriskuen Prebentzioan. Horretarako, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko oinarrizko ikastaro bat emango da ReforAmurrio Enpresaldean. Ikastaroaren zati bat aurrez aurrekoa izango da, eta denera 60 ordu izango ditu. Aurrez aurreko eskolak ekainaren 13tik 17ra izango dira, 09:00etatik 13.00etara, eta, horrez gain, 40 orduko online saioak egin beharko dira, uztailaren 15era arte. Ikastaro honen helburua da eraikuntzaren sektoreko arriskuak kontrolatzeko prebentzio-teknikak ezagutzea, lan-arriskuak oro har nola kudeatzen diren ulertzea, arriskurik handienak zein diren jakitea, maizago gerta daitezkeen larrialdi-egoerak identifikatzea eta laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako erakunde publikoak eta pribatuak ezagutzea. Bi prestakuntza-ikastaroak Amurrio eta Laudio udalerrietan emango dira. Gainera, Fundazioak eta Aiarako Eskualdeak sinatutako hitzarmena dela eta, irailetik aurrera ekintzaileentzako prestakuntza-pilulak emango dira. Prestakuntza-ekintza horietakoren batean izena eman nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide