55 urtetik gorakoentzako hurrengo ikastaroak, memoria lantzeko, sakelakoa eta tableta erabiltzen ikasteko eta finantza-erakundeekin konpontzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2016ko api. 1a, 12:16

Amurrio Bidean Tokiko Garapen Agentziak 55 urtetik gorakoentzako hainbat ikastaro eskainiko ditu apirilean eta maiatzean, 9:30etik 13:30era. Ikastaroak ReforAmurrio Enpresaldean izango dira (El Refor eraikina). Memoria lantzeko tailerra (“Jarri zure memoria sasoian”) apirilaren 11n, 12an eta 13an emango da. Pertsona askoren kezka da memoria txarra izaten hastea, Alzheimer gaixotasunaren lehen seinalea dela uste baitute. Memoria da gure ekintzen, esperientzien, ezagutzen eta ikasketen euskarria; horregatik, zaindu eta landu egin behar dugu. Memoria estimulatzeko tailer honetan, pertsona helduek izaten dituzten aldaketak azalduko dira eta buru-azkartasuna berreskuratzeko ariketak egingo dira. Apirilaren 18an eta 19an, “Zertarako balio du nire sakelako telefonoak?” tailerra emango da, sakelako telefonoaren eguneroko erabilerari buruzko oinarrizko ezagutza hobetzeko. Apirilaren 26an eta 27an, tabletaren oinarrizko erabilera ikasiko da “Nire tableta eta ni” ikastaroaren bitartez. Azkenik, maiatzaren 3an eta 4an, bankuen munduko oinarrizko ezagutzak izateko tailer bat emango da: “Ondo konpontzen naiz nire bankuarekin”. Gai interesgarriak jorratuko dira erretiratzear dauden eta, ondorioz, euren ekonomia berriro definitu behar duten pertsonentzat. Bertaratzen direnek bankuen finantza-tresna berriak ezagutu ahal izango dituzte; hartara, seguruago sentituko dira euren erakundeekin hitz egiten dutenean eta hobetu ulertuko dituzte pertsona guztion poltsikoei eta ekonomiei eragiten dieten zenbait adierazle makroekonomikoren ondorioak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita. Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatutako pertsonek. Ekintza hauek BOZI Amurrion (Bizi Osoan Zeharreko Ikaskuntza Amurrion) proiektuaren baitan egingo dira. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak esleitu dio Amurrio Bideani, Bizi Osoan Zeharreko Ikaskuntza programaren bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide