Altueran egiten diren lanei eta lan bertikalei buruzko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2015ko abe. 9a, 09:12

Azkeneko plazak eskuratzea oraindik da posible, Amurrio Bideanek antolatu duen 25 orduko ikastaro honetan, eta Amurrioko Udalak finantzatzen duena. Prestakuntza-jarduera honen helburua da altuera egiten diren lanen eta lan bertikalen teknikei buruzko ezagutza teoriko-praktikoa ematea parte-hartzaileei, hautatu dituzten lanak modu seguruagoan egiteko, istripuen arriskua murrizteko eta produktibitatea hobetzeko. Ikastaroa “praktikatuz ikasi” printzipioan dago oinarrituta; hau da, marko teoriko baten ikasitako kontzeptu, printzipio eta teknika guztiak benetan aplikatzen dira. Altueran egiten diren lanei eta lan bertikalei buruzko ezagutza izateak bereizgarria izan daiteke industriako mantentze-lanen, garbiketaren eta eraikuntzaren sektoreetan lana lortzeko. Abenduaren 14tik 18ra egingo da, 09:00etatik 14:00etara, Matias Landaburuko instalazioetan. 16,20 € euro ordaindu beharko dute matrikula lanik ez dutenek eta 32,40 € lana dutenek. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide