“Etxetresna elektriko txikiak konpontzeko eta mantentzeko” ikastaroak 110 orduko iraupena du, eta honako gai hauek landuko dira bertan: matxurak diagnostikatzea, etxetresna txikiak konpontzea, etxetresna txikiak egoera onean mantentzea, laneko arriskuak prebenitzea eta ingurumena babesteko neurriak. Ikastaroa azaroaren 16an hasiko da, eta abenduaren 17an amaitu. Goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da. Ikastaro honetan izena emateko epea azaroaren 4a izango da. Amurrioko udalak finantzatzen du eta matrikularen prezioa 32,40 euro da. Lehentasuna izango dute Lanbiden izena emanda duten eta Amurrion erroldatuta dauden pertsonek. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko deitu 945891721 telefono-zenbakira, edo idatzi helbide honetara:empresa@amurriobidean.org