Lan bila zabiltza? Hobetu lana aurkitzeko aukerak Okupatu-rekin.

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2015ko api. 14a, 09:44

Aurreko edizioak izandako harrera ikusita, berriz ere dator Okupatu programa. Programa horren helburua da lana bilatzeko prozesuan eskatzen diren gaitasunak hobetzea. Apirilaren 21ean, goizeko 11:00etan, ReforAmurrio Enpresaldean aurkezpen-saioa egingo da, eta bertan azalduko dira helburua, edukiak eta egutegia. Informazio gehiago izateko eta izena emateko, deitu 945891721 telefono-zenbakira edo idatzi empresa@amurriobidean.org helbide elektronikora. Pertsona batek bere ikasketak amaitzen dituenean, lana galtzen duenean edo hobetu nahi duenean hasten da bilatze-prozesua, baina… Norbaitek irakatsi al digu nola egiten den? Munduko pertsona ia guztiek bizitzan gutxienez behin bilatzen dute lana, baina… Nola egin behar dugu? Okupatu programak proposatzen du lana bilatzea, auto-ezagutza eta hazkuntza pertsonalaren prozesu gisa. Bertan, helburu argiak eta ibilbide pertsonalizatua ezartzen dira, norberaren indarguneak azaldu eta ahulguneak atzeman ondoren, horiek landu behar direlako lana bilatzeko. Programak banakako bi saio izango ditu, bat hasieran eta bestea moduluak amaitzean. Modulu horietan gaitasunak landuko dira, bai eta lan-elkarrizketei aurre egiteko dinamika ere. Moduluetan honako hauek zehaztea landuko da: helburu pertsonalak, gaitasun pertsonalak eta emozionalak, auto-ezagutza, auto-motibazioa, itxaropenen kudeaketa, gaitasun sozialak (adibidez komunikazioa, jendaurrean hitz egitea, taldean lan egitea…), baliabide pertsonalak kudeatzeko gaitasunak, aldaketarako orientazioa, helburuak zehaztea eta ekintzailetza eta sormena. Banakako lehen saioa maiatzaren 4an egingo da, eta moduluak astearteetan izango dira: maiatzaren 5etik ekainaren 2ra, 09:00etatik 14:00etara. Banakako azken saioa ekainaren 9an egingo da, eta elkarrizketen dinamika, bestalde, ekainaren 16an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide