Datorren martxoaren 12an eta 13an, ReforAmurrio Enpresaldean, “Lehenengo esperientzia 3D inprimagailuak erabiltzen” izeneko tailerra egingo da. SPRIren eta Enpresa Digitalal izeneko ekimenaren laguntzarekin, Amurrio Bideanek Ostegun Digitalak antolatzen ditu 2013az geroztik, udalerrian teknologia berrien erabilera hedatu eta sustatzeko. Gaur egun arte 12 jarduera antolatu dituzte, eta 25a lagunek hartu dute parte horietan. Jarduera horien balorazioa 10 puntutik 8koa izan da. Iaz, urrian, “Impresión 3D de bajo coste: la fabricación al alcance de todos / 3D inprimatze merkea: fabrikatzea denon eskura” izeneko jardunaldia antolatu zuten, eta 25 pertsonak hartu zuten parte. Jarduera horrek sortu zuen interesa dela eta, 8 orduko tailerrak emango die hasiera aurtengo Ostegun Digitalei. Tumaker enpresak emango du tailerra, interesdunek lehenengo esperientzia izan dezaten gailu horrekin, Amurrion. Tailerraren xedea da, Tumaker enpresako Aitziber Eizagirreren esanetan, saltsan ibiltzea, trasteatzea eta esperimentatzea; izan ere, 3D inprimatzearen munduan hasteko behar den guztia irakatsiko da. Horrekin guztiarekin, bertaratuek egiaztatu ahal izango dute teknologiak euren beharrak asetzen ote dituen. Tailerra, oro har, jakin-mina duten guztientzat da, diseinu-munduan dabiltzanentzat, ingeniarientzat, enpresentzat, irakasleentzat edo ikasleentzat; eta lehentasuna izango dute Amurriokoek eta Aiarakoek. Ikastaroa martxoaren 12an (osteguna) eta 13an (ostirala) izango da, 09:30etik 13:30era, ReforAmurrio Enpresaldeako teknologia berrien gelan. Kostua 40 eurokoa da. Interesdunek webgune honetan eman ahal dute izena: www.euskadinnova.net Informazio gehiago nahi izanez gero eta izena emateko laguntza behar izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta.