Reforamurrio Enpresaldearen instalazioetan honako tailer hauek emango dira: “Oportunidades de negocio hoy. Generando ideas” (azaroaren 11n) eta “Hacer un Plan de Empresa. La importancia del estudio del mercado” (azaroaren 18an). Eskualdean ekintzailetza sustatzeko gauzatzen ari diren jardueren artean dago pertsona ekintzaileei laguntza eta babesa ematea, enpresa-ekimen berriak abiarazteko, jakinik auto-enplegua lan-merkatura sartzeko beste modu bat dela, eta gure inguruan aberastasuna eta dinamismoa sortzen dituela. Aurreko edizioaren arrakasta ikusita eta ekintzaileek enpresa-ekimen bat abiaraztearekin lotutako zenbait alderditan sakontzeko duten beharrizanari jarraikiz, eskualdeko udalerrien artean koordinaturik, ekintzailetza sustatzeko sei tailer antolatu dira, Ideia bat, aukera bat… Zurekin bat ekiten diogu lemapean. Tailer horiek Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen dute, ekonomia berpizteko programaren esparruan. Halaber, Urduñako Udalak ere diru-laguntza ematen du. Lau orduko tailerrak dira, eta helburua da enpresa-proiektu bat garatu ahal izateko jarraibide-ezagutzak ematea: negozio-ideia sortzetik negozioa martxan jartzeko izapideetara. Prestakuntza-ibilbide horretara jo daiteke alderdi (edo arlo) zehatzen bat indartzeko zein prozesu osoaren ikuspegi globala lortzeko. Xedea da sormenaren inguruko topagune lasaia sortzea, pertsona guztiek euren ideia probatzeko, hobetzeko, edo berriak sortzeko aukera izan dezaten. Tailerretara bertaratzea doakoa da. Lekuak mugatuta daude eta honako hauek izango dute lehentasuna: eskualdeko bizilagunek (negozio-ideia bat edo auto-enplegurako motibazio argia dutenek) eta izen-ematearen ordenak. Interesdunek informazio gehiago jaso eta tailer guztietan edo batzuetan izena eman dezakete enpresak sortzen laguntzeko eskualdeko edozein erakundetan (erantsitako koadroan adierazi dira).