Pertsona arduradunentzako produkzio kudeaketa ikastaro berria

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2014ko ira. 29a, 11:17

Datorren urriaren 13an doakoa den eta pertsona langabeei batez ere zuzendutako ikastaroa hasten da.

ReforAmurrio Enpresaldeko instalazioetan urriaren 13tik azaroaren 14ra goizeko 9etatik 13etara garatuko den 100 orduko iraupeneko ikastaroa da.

Produkzioaren kontzeptua, plangintza, kontrola, kudeaketa eta produkzioaren kalitatea, produkzioa eta eraginkortasun energetikoa, inbertsio kostuen analizia eta pertsonen kudeaketa bezakako gaiak landuko dira.

Ikastaro honetan parte hartuko duten pertsonek produkzioa helburuak era eraginkorrean lortzeko, lan taldeak koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasuna lortuko dute.

Zure heziketa osatu nahi duzu lana aurkitzen aukera gehiago izateko? Produkzioan lan egin duzu, eta erantzukizun handiagoko postuetara zuzendu nahi zara? Langabezian bazaude ez galdu aukera hau! Enpresek bere antolaketaren pertsonengan gero eta gehiago balioesten dituzten kontzeptuak eta konpetentziak landuko dira.

Informazio gehiago 945891721 telefonoan edo empresa@amurriobidean.org posta elektronikonan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide