Datu interesgarriak
Datak: Apirilaren 3,4,10 eta 11an
Ordutegia: 14.00etatik 16.00etara
Prezioa: 40€
Munduko sare sozialik handiena da Facebook. Kalkulatu da gure inguruko hiru pertsonatik batek (Interneten erabiltzaileen erdia baino gehiagok) irekia duela kontu bat sare sozial horretan. Marketin-aukera paregabea dakar horrek, edozein tamainako negozioek balia lezaketena. Hala ere, nahiz eta Facebook-ek erraztasun handiak eskaini enpresei haren bitartez sustatzeko, gaur egun dagoen presentzia gehiena informatiboa besterik ez da.
Promozioko eta marketineko ekintzen bidez -hala nola deskontu-kupoiak edo zozketak- gure komunitatea dinamizatzeko eta gure bezeroak engaiatzeko aukera ematen diguten aplikazioak (app) garatu behar dira. Helburua da Facebook-eko orriek bezeroak gure negozioetara zein enpresa- edo merkataritza-jarduerara ekartzeko funtzioa betetzea. Aplikazio horiek garatzeak, lehen, programazio- eta diseinu-kostu handia zuen.
Gaur egun badago aukera, marketin-tresnak eskaintzen dituzten zerbitzu espezializatu batzuen bitartez, teknologiari buruzko aparteko jakintzarik ez duen erabiltzaileak berak tresna horiek bere negoziora egokitzeko. Zerbitzu horien berri ematea, erabiltzen irakastea eta gure inguruan aplika daitezkeen jardunbide egokiak aurkeztea da ikastaro honen helburua.
Egitaraua:
● Sarrera.
● Facebook-eko app-motak.
● Jardunbide egokiak: arrakastako kasuak Facebook-eko app-en artean.
● Gure Facebook-eko presentziaren estrategia definitzea. Zer nahi dugu lortu?
● Facebook-eko app-ak egiteko eta kudeatzeko tresnak:
○ North Social○ Wildfire○ Involver○ Social Apps HQ● Tresna horien analisi estatistikoa. Nola neurtu emaitzak?
● Ondorioak.
● Galde-eskeak.
Izena emateko
945891721 Telefonora deitu. Edo hemen sakatu