Teknologia berriei eta marketin digitalari buruzko ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2017ko uzt. 21a, 19:12

Lauhileko honetan, berritasun gisa, teknologia berriei eta marketin digitalari buruzko ikastaro bat emango da, praktikak barne.

Urrian 5 ikastaro hasiko dira, eta azaroan beste bat, Amurrio Bideanek antolatuta.

ReforAmurrio Enpresaldean ikastaro ugari emango dira urteko azken lauhilekoan. Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko tokiko garapen-agentziak, 6 ikastaro hauek antolatu ditu, denak ere diruz lagunduak:

Bezeroenganako arreta, salmentak eta marketina (100 h) urriaren 2tik azaroaren 15era, astelehenetik ostegunera, 9:30tik 10:30ra.  Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillako langabeek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

Ordenagailuen instalazioa, mantentze-lanak eta konponketa (100 h) urriaren 2tik 30era, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.  Lehentasuna izango dute Amurrioko langabeek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

Teknologia berriak eta marketin digitala (170 h) - Hazilan prestakuntza eta praktikak – urriaren 9tik 2018ko martxoaren 28ra 09:00etatik 14:00etara.  GMHZ edo unibertsitate ikasketak dituzten 20 eta 44 urte arteko langabeei zuzendua.  Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatutakoek. EGF 2014-2020 Programa Operatiboak diruz lagundua

Turismoaren sektorerako online marketina (24 h) urriaren 4tik 30era, astelehen eta asteazkenetan, 17:30tik 20:30ra. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillako sektore turistikoan lan egiten dutenek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

ETErako cloud soluzioak (25 h) urriaren 10etik azaroaren 7ra, astearte eta ostegunetan, 17:30etik 20:40ra.  Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillakoek. Vital Fundazioak diruz lagundua

Proiektuen kudeaketarako enpresa-berrikuntza (35 h) azaroaren 9tik 30era, astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:30etara.  Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillakoek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

Ikastaro hauek hala gaitasunak hobetu edo gehiago ikasi nahi duten langileentzat nola prestakuntza areagotu eta lan-mundura hurbildu nahi duten langabeentzat dira. Gainera, Teknologia Berriak eta Marketin Digitala ikastaroan, 4 hilabetez praktikak egingo dira enpresan edota ekintzaile-proiektuak garatzen.

Leku-kopurua mugatua da, eta izena irailaren 18tik aurrera eman ahal izango da. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

Bide batez, jakinarazten dizuegu uztailaren 29tik abuztuaren 27ra bitartean itxita egongo direla ReforAmurrio Enpresaldeko instalazioak eta beraz Amurrio Bideanen bulegoa, oporrak direla eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide