• Bezeroenganako arreta, salmentak eta marketina (100 h) urriaren 2tik azaroaren 15era, astelehenetik ostegunera, 9:30tik 10:30ra. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillako langabeek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua
• Ordenagailuen instalazioa, mantentze-lanak eta konponketa (100 h) urriaren 2tik 30era, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Lehentasuna izango dute Amurrioko langabeek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua
• Turismoaren sektorerako online marketina (24 h) urriaren 4tik 30era, astelehen eta asteazkenetan, 17:30tik 20:30ra. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillako sektore turistikoan lan egiten dutenek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua
• ETErako cloud soluzioak (25 h) urriaren 10etik azaroaren 7ra, astearte eta ostegunetan, 17:30etik 20:40ra. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillakoek. Vital Fundazioak diruz lagundua
• Proiektuen kudeaketarako enpresa-berrikuntza (35 h) azaroaren 9tik 30era, astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:30etara. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillakoek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua
“Bezeroarentzako arreta, salmentak eta marketina” eta “Ordenagailuak instalatzea, mantentzea eta konpontzea” ikastaroak lanik gabe dauden pertsonentzat dira, bereziki merkataritza arloan zein informatika arloan duten ezagutza areagotu nahi duten horientzat. Ikastaro hauen helburua da lanik gabe daudenentzako aukera berriak sortzea berriro kualifikatu daitezen eta lan-merkatuan sartu ahal izan daitezen.
“Bezeroarentzako arreta, salmentak eta marketina” ikastaroan pertsonen arteko gaitasunak landuko dira, eta salmenta-prozesua, marketinaren oinarrizko fundamentuak eta kudeaketa-tresnak zer diren ikasiko da.
“Ordenagailuak instalatzea, mantentzea eta konpontzea” ikastaroan, PC baten alderdi orokorrak, hardwarearen mihiztaketa eta software eta sareen alderdi orokorrak ikasiko dira.
“Sektore turistikoarentzako online marketina”, “ETEentzako cloud soluzioak” eta “Proiektuak kudeatzeko enpresa-berrikuntza”ikastaroak, berriz, langileen gaitasunak hobetzeko daude pentsatuta. Hala ere, badaude langabeentzako plazak ere. Hiru ekintzek helburu bera dute: enpresen beharrak konpontzea, kudeaketen prozesuetan teknologia berriak sartuz.
“Sektore turistikoarentzako online marketina” ikastaroa martxan dauden enpresentzat eta autonomoentzat da batez ere. Marka, helburuko publikoa, ikusgarritasuna, inbound marketina, publizitate-kanpaina, marketin emaila eta halakoak landuko dira, betiere parte-hartzaile bakoitzaren kasua kontuan hartuta.
“ETEentzako cloud soluzioak” ikastaroan, “hodeian” egiten den lanerako joeraren xehetasunak, oinarrizko ezagutzak, berezitasunak, abantailak eta desabantailak aztertuko dira. Oso gai interesgarria da enpresa txikientzat, bertako langileentzat eta lanean eraginkorragoa izan nahi duen edozein pertsonarentzat, Internetek eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatzen ikastea baitu helburu.
Azkenik, “Proiektuen kudeaketa eta enpresa-berrikuntza”·ikastaroan, enpresetan berrikuntza-prozesuak nola sustatu eta PMbok metodologia eta MS Project tresnak nola erabili ikasiko da.
Leku-kopurua mugatua da, eta irailaren 18tik aurrera eman ahal izango da izena. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.