Aurreko edizioetako harrera onaren ostean eta ekintzaileen artean prestakuntza “express” hauek egiteko dagoen eskaera aintzat hartuta, eskualdeko udalerri guztiekin elkarlanean berriz antolatu dira bost ikastaro, “ekintzailetasunaren pilulak” formularekin. VITAL Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bitartez, ikastaro hauek diruz laguntzen ditu enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko prozesua errazteko edo berriki eratu diren enpresak finkatzen laguntzeko.
Ikastaroen iraupena lau ordukoa izango da, 10:00etatik 14:00etara. Helburua da negozio-ideia berri bat aztertzerakoan edo enpresa ekimen berri bat (finantza, zerga, merkataritza edo beste arlo batzuetakoa) martxan jartzerakoan sortzen diren zailtasunei buruzko oinarrizko ezagutza ematea. Zehazki, ikastaroetako hiruren helburua da merkataritza-lana erraztu eta eraginkorrago egiten duten tresna eta metodologiak eskaintzea. Izan ere, hori da oztoporik nagusiena ekintzaile berrientzat eta gure eskualdeko enpresa txiki askorentzat. Hori dela eta, ikastaroak interesa duten enpresa edo pertsonentzat ere irekita egongo dira.
Halaber, biltzeko toki dinamiko bat eskaini nahi da, bertaratzen direnek beraien esperientzia partekatu dezaten, beraien ideiak probatu ditzaten eta ideia horiek hobetu edo berri batzuk eratu ditzaten, giro lasaian, eskualdeko ekintzaile eta enpresen arteko lankidetza eta kontaktuak erraztu ahal izateko.
Toki kopurua mugatuta dago eta izen-ematearen araberakoa izango da; eskualdean bizi diren langabetuek lehentasuna izango dute.
Informazio gehiago jasotzeko eta ikastaro batean edo guztietan izena emateko, jar zaitez harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.orghelbidera idatzita.