Marka Pertsonalaren Tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2019ko ots. 28a, 11:43

Gai horretan aditua den Miguel de Andrések emango du.

Tailerra ekintzaileei, freelanceei, ikasleei edo bere lan-alorrean hobetzeko interesa duen profesional orori dago zuzendua. Tailer honen helburua bertaratutako pertsonak beharrezko erreminta eta ezagutzez hornitzea da, marka pertsonal propioa sortu eta kudeatu dezaten, merkatuan besteengandik bereizteko. Tailerra doakoa da eta datorren martxoaren 21ean izango da, 16:00etatik 19:00ak arte, Reforamurrio Enpresaldean.
Tailer honetan parte hartzeko interesa dutenek Amurrio Bideanen bidez egin dezakete, 945891721 telefonoan edo autoempleo@amurriobidean.org helbide elektronikoan.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide